Debabarrena Orfeoiak hiru kontzertu emango ditu Leonen asteburuan
2022/10/25
10:19
eta kitto!
Pandemiaren ondorioz luzaroan emanaldirik egin gabe egon den Debabarrena Orfeoiak gogotsu ekin die zuzeneko saioei. Domekan eman zuten pandemia osteko lehen kontzertua, Ipuruako Merkatu Plazan, eta beste hiru saio eskainiko ditu datozen egunotan.
Kontzerturik eman barik igaro behar izan duen denbora horretan, Jose Miguel Laskurain eibartarrak zuzentzen duen abesbatzak entseguak egiten jarraitu du, orain jendearen aurrean aurkeztu dezaketen programa prestatzen. Zapatuan Leongo Santa Marina elizan abestuko du Orfeoiak, 20:00etan. Zuzendariaren berbetan, “abesbatzarentzat erronka handia da, Leongo abesbatzen maila oso altua baita”. Domekan, berriz, probintzia horretan dagoen Torneros de la Valdería izeneko herrira joango dira, bi ekitalditan parte hartzera: 12:00etan El Salvador elizan arituko dira kantuan eta, jarraian, Román de Luis Ferreras, Aires del Eria kultur elkarteko arduradunaren omenezko mezan ere kantatuko dute. Eta astelehenean, urriaren 31n, Sahagún-en emango dute kontzertua, 19:00etan, Carmelo Gómez auditorioan.
Debabarrena Orfeoia 2016an sortu zen eta gaur egun 25 kidek osatzen dute. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiete Ipuruako kontzertua eskaintzea posible egin zuten guztiei, baita Leonera bidaia antolatzen lagundu dieten guztiei ere.