Debabarrena-Truk azoka zapatuan Untzagan

Debabarrena-Truk azoka zapatuan Untzagan
2016/03/25 22:19
eta kitto!
Martxoaren 26an Debabarrena-Truk truke eta bigarren eskuko azoka egingo da Untzagan, 10:00etatik 15:00etara, Debanaturak, Ingurumen eta jasangarritasun heziketarako elkarteak antolatuta. Ikastetxeek zein partikularrek ipiniko dute postua eta, horrekin batera, Debabarrena-Truk stand informatiboan eskualde mailan hondakinen prebentzioaren inguruan martxan dagoen kanpainari buruzko informazioa emango dute eta aldamenean, Trukeleku izenekoan, trukerako gauzak lagatzeko gunea egongo da. Umeendako eskulan tailerrak (11:30ean) eta gynkana (12:00etan) ere antolatu dituzte.

image