Debabarrenako baserriek etxez etxeko zerbitzua jarri dute martxan
2020/04/07
12:24
eta kitto!
Debabarrenako bederatzi ekoizlek etxerainoko zerbitzua eskaintzen dute, baserrietan ekoiztutakoa zuzenean bezeroei eskaintzeko. Eibarko Loixola eta Itturrua Goikoa baserriak; Soraluzeko Egotza baserria; Elgoibarko Txillarre, Altzola Bersaeta eta Basueta baserriak, eta Nagore Dorronsoro eta Juan Villena ezti ekoizleak; Debako Kortaberri baserria; eta Mutrikuko Ekoalboraz dira ekimen honetan parte hartzen duten ekoizleak, eta azpiko irudian agertzen dira eskaerak egiteko datuak.