Debabarrenan bere bidea hasi zuen Peio Goikoetxea txirrindularia ere izango da biharko Kirol Sarietan

Debabarrenan bere bidea hasi zuen Peio Goikoetxea txirrindularia ere izango da biharko Kirol Sarietan
2023/12/30 15:28
eta kitto!
Eskola, kadete eta jubeniletan emaitza onak lortu ondoren, gure herriko Debabarrenan eman zituen lehenengoko urratsak afizionatu mailan Peio Goikoetxeak. Ondoren Cafés Baqué eta Ampo taldetatik ere igaro zen, profesionaletara jauzia eman aurretik. Hor, Colombiako Postobonekin debutatu bazuen ere, Euskaltel-Euskadin egin ditu beste urte guztiak, sari asko irabaziz: garrantzitsuena Omango Tourrean lortutako maillot urrekara izan zen. Eta, bizikleta alde batera laga gabe, denboraldi berrian emakumeen Laboral Kutxak taldeko zuzendari izatera pasatuko da.