Debabarrenean 22 dira kutsatuak
2020/03/21
17:40
eta kitto!
Egunetik egunera, geroz eta gehiago dira Debarrenean koronabirusak jota dauden herritarrak. Eusko Jaurlaritzak gaur kaleratu dituen datuen arabera, dagoeneko hogeitabat dira eskualdean baieztatu ahal izan dituzten kasuak, gehienak Eibarren (13 kasu)
Udalerrika hauek dira gaurko datuak:
Eibar 13
Elgoibar 3
Ermua 2
Deba 1
Mendaro 1
Mutriku 1
Mallabi 0
Soraluze 1
Araba da EAEn koronabirusak gogorren astindu duen lurraldea; denera, 801 daude kutsatuta (98 kasu berri) eta 254 ospitalean daude. Guztira, 55 pertsona hil dira.
Bizkaian, berriz, 651 dira COVID-19ak jota daudenak (112 kasu berri) eta horietako 310 daude ospitalean. Guztira, 19 pertsona hil dira.
Gipuzkoa da, oraingoz, kutsatu kopuru txikiena duen EAEko lurraldea: 273 pertsona daude koronabirusak jota (50 kasu berri) eta 84 pertsona daude erietxean. Guztira, 11 pertsona hil dira.