Debabarreneko gazte langabetuentzat prestakuntza tailerrak eskainiko dituzte
2018/01/29
17:13
eta kitto!
Debabarreneko Udalek, Debegesa eskualdeko garapen agentziaren bitartez, Txertatu Merkatuan egitasmoaren bigarren edizioa abiatu dute. Egitasmo hau Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan kokatzen da, Europako Gizarte Funtsak %91,89an finantzaturik dago eta Garapenek koordinatzen du, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.
Txertatu Merkatuan egitasmoaren helburua ikasketak laga dituzten eta langabezian dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteei gizarte- eta lan-aktibazioko jardueretan parte hartzeko aukera eskaintzea da, benetako lan-esperientziak izan ditzaten. Egitasmo berritzailea da eta partaideen ezagutza eta trebetasunak hartzen dira oinarritzat lan-profil bat eraikitzeko. Asmoa gazteen motibazioa lantzea eta autoestimua areagotzea da, horretarako ikasgela tradizionalean erabiltzen ez diren metodologiak erabilita. Txertatu Merkatuan programak gazteen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du eta bi fasetan garatzen da: Egokitu eta Trebatu.
Egokitu izeneko lehenengo fasea gizarteratze eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du eta bakarka zein taldean lan eginez parte-hartzaileen lan-profila eraikitzea du helburu.
Bigarren fasean, Trebatu izenekoan, gazteek prestakuntza tailerretan parte hartuko dute, enpresetan praktikak egiteko aukerarekin. Debabarrenean hurrengo ikastaro hauek eskainiko dira, otsailean eta martxoan hasita:
- Estaldurako eta Pinturako ikastaroa. Otsailaren 12an hasiko da, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutuan.
- Elikagaiak eta edariak zerbitzatzeko eta edariak prestatzeko oinarrizko teknikak. Otsailaren 12an hasiko da, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa Udal Institutuan.
- Biltegiko Jarduera Lagungarriak. Martxoaren 5ean hasiko da, IMH Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan.
Izen-ematea doakoa da. Parte hartzeko interesa duten guztiek informazio gehiago eskura dezakete Debegesaren webgunean, www.debegesa.eus helbidean, 943 82 01 10 telefonora deituta edota idazkaritza@debegesa.eus helbidera idatzita. Eta horrez gain, Debegesaren bulegoetara zuzenean jotzeko aukera ere badago.