Debabarreneko lau autobus joan dira Logroñoko kartzelara martxan
2016/02/20
22:58
eta kitto!
Ezker abertzaleak antolatuta, Espainia eta Frantziako 74 espetxetara gaur egin diren martxetan 3.500 lagunek hartu dute parte.
Debabarrenetik lau autobus joan dira Logroñora eta, handik bueltan azaldu dutenez, "ez dugu poliziarekin arazorik izan. Ailegatu eta jarraian ekitaldi xume bat egin dugu. Adar eta txalapartarekin hasi gara eta, ondoren, Keika eta Xarma taldeetan jardundakoa den Jon Kirru Iparragirrek, Ibon Iparragirre presoaren anaiak Deabruak Teilatuetan taldearen 'Zuentzat' eta Mikel Laboaren 'Martxa baten lehen notak' kantak abestu ditu, gitarrarekin lagunduta. Jarraian Unai Larreategi eta Jone Salinasek agiri politikoa irakurri dute eta, ondoren, kalejira txiki bat egin dugu 'Euskal presoak etxera' bezalakoak oihukatuz eta kantuan, patio eta zelden parean, presoek hobeto entzuteko. Patio eta zelda leihoetatik oihuak egin dituzte. Hamaiketakoa egin eta gero bueltatu gara".