Debabarreneko Lurralde Plan Partzialaren diagnostikoa egiteko prozesuan parte hartzeko bidea zabalik
2022/12/08
15:10
eta kitto!
Abenduaren 15ean irekiko dira herritarrek eskualdearen erronkak, premiak eta aukerak identifikatzen parte hartu ahal izateko kanalak, eta hilabete batez egongo dira zabalik. Kaleko elkarrizketei ere ekin diete, jendearen iritzia ezagutu nahian.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak abenduan eman dio hasiera herritarrek Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partziala idazteko hasierako dokumentua izango den diagnostikoa lantzen parte hartzeko prozesuari.
LPPak lurraldea antolatzeko irizpideak zehazten ditu. Kasu honetan, honako udalerri hauei dagokie: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze. “Prozesu luzea da, eta diagnostikoarekin abiatu da orain; herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu, beren ikuspuntutik Debabarreneko erronkak, premiak eta aukerak zein diren adieraz dezaten”, adierazi du Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuorde Miguel de los Toyosek.
Egunotan hasi dira herritarrei galdetzeko kaleko elkarrizketekin, eta inkesta horiek hilaren 15ean eta 16an ere egingo dira. Halaber, informazio-hitzaldi bat egingo da abenduaren 15ean, 18:30ean, Eibarko Errebal aretoan. Egun horretan bertan, kanal digitalen bidez parte hartzeko epea irekiko da, eta urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik (www.lurraldeplana-debabarrena.eus atarian). Azkenik, Eusko Jaurlaritzak herritarrek parte hartzeko eskaintzen duen kanalean (www.irekia.euskadi.eus), eremu funtzional horretako erronkarik eta premiarik garrantzitsuenei, lehentasun handiena dutenei eta eskualdeak dituen aukerei buruzko eztabaida ireki bat planteatuko da.
Zehazki, herritarrek honako bederatzi gai hauen inguruan dituzten ideiak bildu nahi dira diagnostikoan: ingurune naturala eta azpiegitura berdea, mugikortasuna, baliabide naturalak eta hondakinak, lurralde-erlazioa eta ekipamendu handiak, etxebizitza eta hiri-berroneratzea, jarduera ekonomikoa, ondarea eta identitatea, klima-aldaketa eta osasuna, eta inklusibitatea eta euskara.