Debabarreneko Mankomunitateak bigarren ibilgailu elektrikoa erosi du
2022/10/06
10:28
eta kitto!
Maiatzean lehen ibilgailu elektrikoa erosi ondoren, Debabarreneko Mankomunitateak bigarrena erosi du oraingoan, “trantsizio energetikorako bidean urratsak ematen jarraitzeko”, euren berbetan.
Ibilgailu berria Goupil markako G4 L ibilgailua da, %100 elektrikoa, eta zenbait lan egiteko gaitasuna dauka integratuta dituen bi kutxei esker. “Batetik, paperontziak, zaborra... biltzeko kutxa irekia dauka, eta baita kale garbiketarako hidrogarbigailu gisa aritzeko ekipamendua ere. Eta bestetik, gaikako paperontziak biltzeko kutxa multikonpartimentatua ere badu, 4 atalekin: papera eta kartoia, ontziak, gainerakoa eta organikoa jasotzeko”, zehaztu dute.