Debabarreneko Orfeoiak Santa Zeziliaren omenezko kontzertua emango du zapatuan Karmengo Amaren elizan

Debabarreneko Orfeoiak Santa Zeziliaren omenezko kontzertua emango du zapatuan Karmengo Amaren elizan
2023/11/16 19:13
eta kitto!
Debabarreneko Orfeoiak Santa Zezilia kontzertua emango du zapatuan Eibarren, Karmengo Amaren elizan, meza amaitu ostean, 20:15ean. Jose Miguel Laskurainek zuzendutako saioan, XXI. mendeko musika sakratua eta Hertzainak edo Ken Zazpi taldeen euskarazko partiturak nahastuko dituzte, baita telebistako musika ere. Zuzendariaren berbetan, “ziur gaude egitaraua bertaratzen diren guztien gustokoa izango dela”. Une honetan, Debabarrena Orfeoia 20 kidek osatzen dute, eta kide berriei zabalik jarraitzen du.

SANTA ZEZILIA KONTZERTUA


                                    -  Signore delle Cime Giuseppe di Marzi (moldaketa)

-  Nothing else matters Metallica / Arm Moritz Thiel

-  For the beauty of the Earth John Ruaer

-  The Ground Ola Gjeilo

-  O love Elaine Hagenberg

-  Sure on this shining night Morten Lauridsen

-  Jesu, lover of my soul John Stopford

-  Aitormena Hertzainak / Mold. José Miguel Laskurain

-  Itsasoa Gara Ken Zazpi / Mold. Fernando Velázquez / Mold. J.M. Laskurain

-  Let the river run Carly Simon