Debabarreneko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa deitu du astelehen eguerdirako
Adinekoen Nazioarteko Egunaren bezperan egingo den manifestazioa 12:00etan irtengo da Untzagatik
2024/09/27
18:17
eta kitto!
Urriaren 1a Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak irailaren 30a, astelehena aukeratu du egun hori ospatzeko, “adinekook pairatzen ditugun arazoak salatzeko”. Horrela, Debabarreneko Pentsiodunen Mugimenduak Eibarren mobilizatzeko deia egin du. Eskualde mailako manifestazioa Untzagatik irtengo da, 12:00etan, eta mugimenduko ordezkariek herritar guztiak, bereziki adinekoak eta pentsiodunak” parte hartzera animatu nahi dituzte.