Debegesa Kultura eta Sormen Industrien sektorean lanean hasi da, eta foro bat antolatu dute ekainaren 28rako
KSIetan diharduten pertsonen, enpresen eta profesionalen arteko gogoeta-foro baterako deialdia egiten dute, “erronkei, beharrei, hobekuntza-estrategiei eta proiektu posibleei buruz hitz egin ahal izateko eta etorkizun hurbilari begira lankidetza-sare bat eratzen hasteko”, azaldu dute Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziatik. Lehenengo saioa meet bitartez egingo da ekainaren 28an, 14:00etan. Interesa duten guztiek, m.garcia@debegesa.eus emailera idatzi dezekete, edo 943 82 01 10 telefonora deitu. “Ziur gaude ondorio eta hausnarketa interesgarri eta eraikitzaile asko aterako ditugula, sektorearen garapenean eta laguntzan aurrera egiten jarraitzeko”, azaldu dute.
Lehenengo urratsa direktorio bat burutzeko galdetegi bat bidaltzea izan da, Debabarrenean KSIetan diharduten pertsonen informazioa biltzeko, eta “espero dugu datozen hilabeteetan datu gehiago jasotzen jarraitzea”, diote. Hemen duzue esteka: Debabarreneko Kultura- eta Sormen-industrietako (ksi) enpresen eta profesionalen direktorioa – Debegesa