“Decision to leave”, “Llaman a la puerta” eta “Una herencia de muerte” Coliseo antzokiko zine-karteldegian
2023/02/08
18:57
eta kitto!
Zapatutik astelehenera iraungo duen Coliseoko zine-karteldegian Park Chan-wook zuzendariaren “Decision to leave” eta Night Shiamalan-en “Llaman a la puerta” filmak gehituko zaizkio aurreko asteburuan ere bota zuten Dean Craig-en “Una herencia de muerte” pelikulari. Aipatutako hirurekin batera, umeentzako “Asterix y Obelix. El reino medio” filmak osatuko du hilaren 11tik 13ra arteko zine-karteldegia. Oraingo proiekzio gehienek betiko ordutegiari jarraituko badiete ere, “Llaman a la puerta”-ren iraupena dela-eta, zapatuko bere lehenengo saioa aurreratu egingo da.