Dekretu berriak bilkurak eta festak debekatzen ditu eta isunak aurreikusten ditu
2021/07/08
09:11
eta kitto!
Dekretua gaur jarri da indarrean eta bertan jasotzen denez, prebentzio neurriak betetzen ez diren eta pertsonak pilatzea dakartzaten “bilkuretan, festetan edo ekitaldietan parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da”.
Dekretuak datozen 15 egunetan indarrean egongo diren neurriak jasotzen ditu, atzo LABIren Aholku Batzordeak onartu ostean. Oraingoan artikulu bat erantsi dute gogorarazteko kale-edanean ibiltzea, “ez jaiak” ospatzea eta tankerakoak egitea debekatuta dagoela prebentzio neurriak betetzen ez badira (maskara edota distantzia).
Hori horrela, 13. artikuluak horrela dio: “Indarrean dauden prebentzio-protokoloak eta -neurriak aplikatzen ez diren pertsonen pilaketa dakartzaten bilkuretan, festetan edo ekitaldietan –ez kanpoan, ez barruan– parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da”.
Era berean, neurri orokorren artean, oroitarazi dute derrigorrezkoa dela musukoa erabiltzea leku itxietan eta aire librean, pertsonen arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izatea ezinezkoa denean.
Azkenik, osasun larrialdiari eutsi dio dekretuak. Duela hiru aste, aparteko egoera hori bertan behera uzteko aukera aztertuko zuela iragarri zuen lehendakariak berak, baina kutsatzeek gora egin dutela eta, larrialdia luzatzea ebatzi du azkenean.