Delitu bera askotan errepikatu duen gaztea atxilotu dute enpresa batean lapurretan egiten saiatzeagatik

Ertzaintzak, Eibarko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 21 urteko gazte bat atxilotu zuen astelehenean Urki auzoan
Delitu bera askotan errepikatu duen gaztea atxilotu dute enpresa batean lapurretan egiten saiatzeagatik
2026/03/25 10:16
Ekhi Belar Errasti

Ertzaintzak eta Eibarko Udaltzaingoek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten astelehenean, goizeko lehen orduetan, Urki auzoko enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik.

Atxilotuak estolda-tapa bat erabili zuen kristala hautsi eta barrura sartzeko. Poliziek, kanpoaldean estolda-tapa aurkitu ondoren, lokalaren bi solairuak aztertu zituzten. Beheko solairua nahastuta ikusi zuten eta goiko solairuan agenteek gazte bat aurkitu zuten, eskuetan zauriak eta jantzietan odol-orbanak zituena. Beraz, gaztea atxilotu egin zuten indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Ertzaintzaren berbetan, “gazteak 21 urte baino ez dituenak, delitu-historia luzea du, eta hogeita hamarren bat aldiz atxilotu edo inputatu dute lokaletan edo enpresetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik”.

Polizia-egoitzan beharrezko eginbideak amaitu ondoren, gaztea atzo goizean jarri zuten epailearen eskuetan.