Demi Volleringek munduko onena dela erakutsi zuen Itzulia Womenen

Ane Santesteban izan zen euskaldunik onena
Demi Volleringek munduko onena dela erakutsi zuen Itzulia Womenen
2024/05/13 11:34
eta kitto!

Demi Volleringek 2024ko Itzulia Womeneko hirugarren etapa irabazi zuen atzo eta sailkapen nagusiko garaipena ere bereganatu zuen, horrela bigarrenez janzteko proba horretako txapela. Berarekin Mischa Bredewolden eta Juliette Labousren osatu zuten podiuma.

Txirrindulariek Donostiako Klasikokoa bezalako ibilbidea zeukaten aurretik atzokoan, hau da, edizio honetako irabazlea nor izango zen erabakiko zuten ia-ia 115 kilometroak. Team SD Worx-Protimek lasterketa eduki du kontrolpean. Demi Vollering-ek sailkapen nagusia, mendikoa eta puntutakoa irabazi ditu azkenean; tadekakoa, jakina, Team SD Worx-Protimerentzat izan da. Gazte onenaren saria Ella Wyllierentzat izan da eta euskaldun onenarena Ane Santestebanentzat.