"Denen mina da nirea" poesia lanarekin irabazi du Asier Serranok Irun Hiria Saria

"Denen mina da nirea" poesia lanarekin irabazi du Asier Serranok Irun Hiria Saria
2017/09/25 15:57
eta kitto!
Bi urtetik behin ematen da Kutxa Irun Hiria saria eta Asier Serrano eibartarrak orain dela bi urte irabazitakoa berretsi du oraingoan, "Denen mina da nirea" poesia bildumarekin. Emakume baten ahotsetik idazten ahalegindu dela esan zuen irabazleak eta, erantsi zuenez, Iñaki Aldekoak, Lourdes Otaegik eta Itxaro Bordak epaimahaikideek saritu diotena "aurreko lanen jarraipentzat hartu behar da". Poesia sail horretan euskarazko hamasei lan aurkeztu dituzte, eleberri sailean baino bi gutxiago. Azken arlo honetan Maixa Zugasti izan da irabazlea, indarkeria matxista ardatz duen lanarekin.

HONEKIN ZERIKUSIA DUTEN BESTE ALBISTE BATZUK:

Asier Serranorentzat Irungo Hiria Kutxa Sarien Euskarazko Olerki Saria

Asier Serranok irabazi du Xabier Lete Poesia Saria

ELKARRIZKETA Asier Serrano, idazlea: ”Arnas luzeko idazketarako entrenamendua dira olerkiak”

Asier Serranoren “Linbotarrak” argitara eman dute