Denetariko emaitzak izan zituzten Urbat waterpolo taldeko ordezkariek asteburuan

Denetariko emaitzak izan zituzten Urbat waterpolo taldeko ordezkariek asteburuan
2023/12/19 10:50
eta kitto!
Azken asteburuan gure herriko waterpolo klubeko ordezkariek ez dute zorte handirik izan. Batez ere, bi partidutan gol batengatik galdu zutelako: Euskal Herriko 1. Mailan senior mailako bigarren taldeak 10-11 galdu zuen Getxorekin eta kadeteen mailako taldeak 6-7, azken minutuan jasotako gol batekin. 2. Nazional Mailan jokatzen duen talde nagusiak espero zen bezala Ciutat-erekin 21-14 galdu zuen Palamara egindako bisitan. Baina garaipenak ere izan ziren: horrela, senior mailako emakumezkoen taldeak 7-16 irabazi zuen Logroñon, haurren Urbat Gorriak taldeak 18-10 gainditu zuen Waterpolo Navarra. Alebin mistoek ere erraz irabzi zuten Easoren etxean, eta Urbat Beltzak 7-9 galdu zuen Easorekin.