Denontzat lan, pentsio eta bizitza duinak eskatu zituzten atzoko manifestazio jendetsuan
2021/12/02
08:50
eta kitto!
Oso jendetsua izan zen lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde atzo Eibarren egindako manifestazioa. Ia segurua da gaur onartuko dutela pentsioen erreformarako lege proiektua eta, hori dela eta, Eibarren bezala beste toki askotan egin ziren mobilizazioak atzo, horren kontra azaltzeko. Oraingo honetan Debabarreneko eta Debagoieneko herritarrek egin zuten bat Untzagan eta ibilbidearen zatirik handiena euripean egitea egokitu zitzaien, baina horrek ez zituen atzera bota. Pentsionistekin batera gazteak, feministak, sindikatuak, beharginak… irten ziren atzo kalera, denon eskubideen alde borroka egitera.