Depor Eguna urriaren 18an ospatuko da

Eibarko Klub Deportiboak hainbat ekintza prestatu ditu urriaren 15etik 19raino
Depor Eguna urriaren 18an ospatuko da
2025/10/06 11:56
eta kitto!

Aurtengo Depor Eguna urriaren 18an ospatuko da, baina ekintzek egun gehiago hartuko dituzte. Izan ere, urriaren 15ean hasiko dira Eibarko Klub Deportiboak prestatutako ekintzak eta hilaren 19an egingo dira azkenak, klubeko sail ezberdinen jarduna gizarteratuz.

Hona hemen Depor Egunaren egitaraua:

 

Urriak 15

19:00 EIBARKO HISTORIA hitzaldia, Deporrean. Jesus Gutierrezen eskutik

 

Urriak 18

11:00 XAKE PARTIDAK eta XAKE ERRALDOIA, Toribio Etxebarrian

Umeentzako TXIRRINDULARITZA GINKANA, Toribio Etxebarrian

SQUASH, Toribio Etxebarrian

Umeentzako SAREA, Untzagan

 

10:00 ESPELEOLOGIA, Eibarko errekan. Depor Tabernan elkartuko gara, aurrez izena eman beharra dago eta norberak bere frontala eraman behar du

10:30 ATLETISMOA, Untzaga eta Txaltxazelain

11:00 DEPORTONBOLIA eta DENDA, Toribio Etxeberrian

16:00 Umeentzako SAREA, Untzagan

16:00 ESKALADA, Untzagan

18:00 DANTZALDIA, San Andres parrokia, Untzaga eta Toribio Etxebarrian. Kezka Dantza Taldea eta Gasteizko Manuel Iradierreko Elkarteko dantzarien eskutik

20:30 ERROMERIA, Toribio Etxebarrian. EMEPEBOST

 

Urriak 19

8:30 UDAZKENTRAIL, Depor tabernatik hasita. Aurrez izena eman beharra dago

11:00 PILOTA, Astelena pilotalekuan. Iparrraldeko Goizeko Izarra pilota-taldea eta Eibarko Klub Deportiboko pilotari kadeteen eta jubenilen 3 partida