Deporreko mendizaleak Arrasatetik Leintz Gatzagara joango dira ‘Hartzaren urratsak’ jarraituz
Domekako ibilbidea 19 km-koa izango da eta bidean Atxorrotz igo beharko dute
2026/01/22
11:15
Ekhi Belar Errasti
Asteburu honetan, urtarrilaren 25ean zehazki, ‘Hartzaren urratsak’ zeharkaldiaren bigarren etapa egingo dute Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek. Oraingo honetan Arrasate eta Leintz Gatzaga lotuko dituzte eta bidean Atxorrotz igo beharko dute.
Mendizaleak goizeko 08:00etan irtengo dira Eibartik eta 17:00etan itzultzea da helburua. 19 km-ko ibilbidea bete beharko dute, 990 m-ko goraka metatutako desnibelarekin, beherakoa 775 m-koa izango delarik.
Parte hartzeko, Deporreko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkideak ez direnek 20 euro. Izena mendia@deporeibar.com helbidera eman ahal izango da, edo bestela gaur bertan, 19:00etatik 20:00etara, Deporren bulegoan edo 943 20 19 04 telefonora deituta.