Deporrek sukaldari euskalduna behar du bere jatetxe berrirako

Gaur egungo egoitzaren azpiko lokala erostea erabaki du Eibarko Klub Deportiboak
Deporrek sukaldari euskalduna behar du bere jatetxe berrirako
2024/07/18 11:53
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboak ez-ohiko batzarra egin zuen ekainaren 27an eta gaur egungo egoitzaren azpian dagoen taberna (Birjiñape) erostea erabaki zuten. "Lokal berri honetan taberna eta jatetxea nahi dugu martxan jarri", azaldu du Deporrek. "Proiektu berezia nahi dugu landu, Klubarentzat eta herriarentzat ona izango dena".

Klubaren ikusgarritasunerako eta soziabilizaziorako pauso moduan ikusten dute eta bertan jardungo duten langile euskaldunen bila dabiltza. "Sukaldean egiten dakien pertsona euskalduna bazara eta proiektu berezi honetan lana egin nahi baduzu, pasa zaitez Deporren lokaletik eta Ander gure konserjearekin hitz egin, edota deitu 943-201904 telefonora. Bestela, 665 726 146 mobilera (Iñaki) ere deitu dezakezu", diote Deporrekoek.