Deporrek xake talde guztiek lortu dituzte emaitza positiboak asteburuan
Eibar A-k eta C-k berdindu egin zuten, eta Eibar B-k irabazi egin du beste behin
2026/02/16
12:18
Ekhi Belar Errasti
Eibarko Klub Deportiboko xake taldeek Gipuzkoako Taldekako Txapelketa dihardute lehiatzen eta oraingoan asteburu borobila izan dute. Maila Gorenean aritzen den Eibar A-k Salto Bidasoa A-ren aurka berdindu zuen, 2-2; Hirugarren Mailako Eibar B-k geldiezin jarraitzen du ZKE Zarautz C-ri 0-4 irabazita; eta maila berean jokatzen duen eta xake eskolako ikasleek osatzen duten Eibar C-k berdinketa lortu zuen Debako San Rokeren aurka.
Datorren asteburuko neurketak hauek izango dira:
- Maila gorena:
- Eibar A – Fomento Cultural (Errenteria)
- Hirugarren maila:
- Eibar B – Zaleak B (Bergara)
- Eibar C – Agustin de Leiza C (Andoain)