Deporreko 17 mendizale izan ziren Iparraldera egindako irteeran
Escaliers, Arthanolatze, Chardeca, Mendibel eta, azkenik, Okabe gailurrak egin zituzten
2024/07/11
13:16
eta kitto!
Aurreko zapatuan Bagargiak eta Iratiko Etxolaren artean egindako ibilaldian 17 mendizalez osaturiko taldea izan zen parte hartzen. Kasualitatez, bezperan UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatutako Iratiko oihana, Europako bigarren pago-baso handiena, izan zuten mendizaleek gozatzeko parajea, eguna euritsu eta lainoz betea izan arren.
Escaliers, Arthanolatze, Chardeca, Mendibel eta, azkenik, Okabe gailurrak egin zituzten eta, azken mendi horretan, harrespil bereizgarriekin egin zuten topo. Blai eginda amaitu arren, denak pozik geratu ziren, Chalet de Cize-n ondo merezitako atseden eta bazkari batekin amaitu aurretik.