Deporreko 26 lagunek amaitu zuten Bernedon Arabako Lagranera egindako irteera
Hasieran lardaxka hartu zien eguraldiak gero eguzki xume batez lagundu zizkien mendizaleei
2024/09/30
09:48
eta kitto!
Hasteko, lautada luze bat gurutzatu zuten Kantabria edo Toloñoko mendilerrora hurbiltzeko. Bide zabal eta eroso batek Cruz del Castillora (1.431 m.) eraman zituen. Bertatik batzuk, gainez gain, mendisokari jarraituz iritsi ziren Bernedora. Beste batzuk, beheragotik, markaturiko bideari segituz heldu ziren toki berera. Hasieran lardaxka hartu zien eguraldiak gero eguzki xume batez lagundu zizkien mendizaleei.