Deporreko 40 mendizaleen taldea izan zen Anbotorako irteeran
Aurreko zapatuan Deporreko 40 mendizalek egin zuten Klasiko horren bila joateko ibilaldia. Horrela kontatu digute egunekoan gozatutakoa: “Arrasateko Udala auzotik ekin genion Urkiolan amaiera izango zuen ibilaldiari. Udalaitz azpitik Besaidera iritsi ondoren, gora eta gora jarraitu genuen Tellamendiko gurutzera iritsi ginelarik. Laster gure helburu garrantzizkoena aurreikusiko genuen: Anboto garaia, geroz eta hurbilago. Haren arrastotik Zabalandiko ordeka bikaina gurutzatu eta harrizko mendi garaua igotzeari ekin genion. Gailurrak merezi du: bertatik ikuspegi bikaina dago eta.
Eguraldi onak jende asko ekarri zuen tontorrera. Anbototik Asuntze-Pol-Poleko metal ura duen iturrira jaitsi ginen; ur gorrixka hark berpiztu egin gintuen. Gorbeia aldetik beltza jartzen ari zen; trunboiak nabaritzen ziren eta, gure urratsak arinduz, ia zazpi orduko ibilaldiari amaiera eman genion Urkiolan, 1.200 metroko desnibela gaindu ondoren”.