Deporreko A taldea laugarren izan zen Kruzetaren omenezko 39. edizioan

Gros X.T. A taldeak 56 punturekin irabazu zuen txapelketa, Errenteriako Fomento Cultural bigarrenari ia zortzi puntu aterata
Deporreko A taldea laugarren izan zen Kruzetaren omenezko 39. edizioan
2025/07/01 10:35
eta kitto!

Aurreko zapatuan Untzagan jokatutako Jose Mari Kruzetaren omenezko 39. Eibarko Hiria xake txapelketa donostiarrek eskuetara joan zen beste behin, oraingoan 16 talde hartu zituen lehiaketan ondo nagusituz Suizo sistemara jokatutako 15 txandetan.

Ikuslearentzat norgehiagoka biziak eskaintzen dituen modalitate horretan, Gros X.T. A taldeak 56 puntu eskuratu zituen, Errenteriako Fomento Cultural bigarrenari ia zortzi puntu aterata (48,5) eta Beasaingo Alfil hirugarrenari 12 puntu (44). Podiumetik gertu geratu zen gure herriko Deporreko A taldea (39,5 puntu), CD Eibar B 13. postuan sailkatu zen (19,5 punturekin) eta CD Eibar C azkena izan zen, nahiz eta "esperientzia garrantzitsua pilatu zuen".