Deporreko atletak bikain aritu dira Unben jokatutako Gipuzkoako Udazkeneko PLP-an

Maialen Cenarruzabeitiak eta Martina Egañak beraien markarik onenak lortu dituzte luzera jauzian eta pisuan
Deporreko atletak bikain aritu dira Unben jokatutako Gipuzkoako Udazkeneko PLP-an
2025/12/01 17:54
Ekhi Belar

Zapatuan, azaroak 29, Gipuzkoako Udazkeneko Partaidetza Libreko Probaren bigarren saioa (PLP 2) egin zen Unben. Guztira, bederatzi klubetako 55 atletek hartu zuten parte eta tartean izan ziren Eibarko Klub Deportiboko bost: Maialen Cenarruzbaieitia (luzera, pisua eta jabalina), Naia Astigarraga (luzera eta jabalina), Kepa Marquez (luzera eta jabalina), Haizea Magunazelaia (jabalina) eta Martina Egaña (pisu jaurtiketa).

Giro hotz eta eguzkitsuan, atleta eibartarrek “maila bikaina” eskaini zuten, Deporrekoen berbetan. Horrela, Maialen Cenarruzabeitiak eta Martina Egañak beraien markarik onenak lortu zituzten luzera jauzian (4,88) eta pisuan (8,02); eta, “ohi bezala”, maila onean aritu ziren Kepa Marquez eta Haizea Magunazelaia. Naia Astigarragak, bestalde, debuta egin zuen jabalinan eta luzera jauzian federatu mailan, “emaitza onak” lortu zituelarik.

Proba bakoitzeko markarik onenak eta irabazleak honako hauek dira:

  • Jabalina Emakumezkoak: Eider Redondo (Ostadar SKT)
  • Jabalina Gizonezkoak: Kepa Markez (CD Eibar); 700 gr Danel Corcuera (Real Sociedad San Sebastian), 600 gr. Imad Zuhaitz
  • Urrutia (CD Atletismo Briviesca)
  • Pisua 3Kg Emakumezkoak: Maialen Cenarruzabeitia (CD Eibar)
  • Luzera Emakuzezkoak: Maialen Cenarruzabeitia (CD Eibar)
  • Luzera Gizonezkoak: Imad Zuhaitz Urrutia (CD Atletismo Briviesca)