Deporreko bederatzi atleta Gipuzkoako Federazioaren teknifikazio programetan ari dira parte hartzen
Aukera aparta izango dute Eibarko Klub Deportiboko atletismo saileko hainbat kidek euren prestakuntzan pauso bat gehiago emateko. Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatutako teknifikazio programen barruan, bederatzi atleta eibartar deitu dituzte Cambrils eta Benicasimeko kontzentrazioetan parte hartzeko.
Apirilaren 6tik 11ra egiten dihardute egonaldi hauek: U16 mailakoak Cambrils-era joango dira, eta U18 zein U20 kategoriakoak Benicassimen elkartuko dira.
Eibarko ordezkaritza zabala izango da, espezialitate askotako atletak aukeratu baitituzte. Abiaduran Unai Alvarez, Malen Anderez, Naia Astigarraga, Elene Arrazola eta Elene Beitia ariko dira; jaurtiketetan Sonia Mendy; saltoetan Maialen Cenarruzabeitia; eta erdi-fondoan Nora Martinez eta Ugaitz Gartzia.
Gainera, klubeko bi kide ere teknifikazio programetan izango dira entrenatzaile lanetan: Markel Gutierrez eta Odei Jainaga, azken hau jaurtiketa arloan erreferente izanik.
Kontzentrazioetan, eguneroko errutina zorrotza izango dute atletek, goizeko eta arratsaldeko entrenamendu saioekin, errendimendua eta garapen teknikoa lantzeko helburuarekin.