Deporreko masterrak maila onean aritu ziren Euskadiko Kros Txapelketan
Joan den domekan, azaroak 9, Laudioko Ibar Krosa lasterketaren 40. edizioa jokatu zen eta master mailako Euskadiko Kros Txapelketa egin zen bertan. Eibarko Klub Deportibotik Iñigo Trokaola Ibarlucea, Roberto Gartzia Herrero eta Marcos Untzetabarrenetxea Arriolabengoa aritu ziren eta oso maila ona erakutsi zuten.
Iñigo Trocaola Ibarlucea izan zen eibartarrik azkarrena, 19:39 denbora eginez, 32. postuan amaituz. Roberto Gartzia Herrerok 20:32 behar izan zituen lasterketa amaitzeko eta 4. izan zen master kategorian. Marcos Untzetabarrenetxea Arriolabengoa, bestalde, 22:09 denborarekin sartu zen helmugan, master kategorian 13. amaituz. Gauzak horrela, Klub Deportibokoek 11. amaitu zuten taldekako sailkapenean.
Hemen ikusi daitezke probaren emaitzak.