Deporreko mendizaleek Alegia eta Bidania-Goiatz lotuko dituzte domekan
Herri Txikiak arloko beste irteera bat egingo dute domekan, azaroak 22, Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek. Oraingoan Alegian hasi eta Bidania-Goiatzen amaituko dute ibilbidea, 14,6 km eginez (goraka metatutako 751 m-ko desnibelarekin eta beherako 357 m-ko desnibelarekin). Bidean Iruntxur (743 m) mendia igo beharko dute.
Irteera Ego Gain kaletik egingo dute 08:00etan eta Bidebarrieta kaleko 66. zenbakian ere geldituko da autobusa 08:05ean. Itzulera 17:00etan egitea aurreikusten dute.
Irteeran parte hartzeko, Deporreko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute eta bazkideak ez direnek 20 euro. Izena emateko, hiru modu daude: e-mailez, mendia@deporeibar.com helbidera idatziz; aurrez aurre, klubaren bulegoan martitzenetan eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etara; eta telefonoz, 943 20 19 04 zenbakian, martitzenetan eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etara.