Deporreko mendizaleek azken bazkaria egingo dute Santa Marinan
Herri Txikiak arloko irteera egingo dute Eibarko Klub Deportiboko mendizaleek abenduaren 13an, eta azken bazkaria egingo dute bertan. Ezkion hasiko dute mendi-ibilbidea eta, Murumendi igo ondoren, Santa Marinan amaituko dute, Albizturren. Ego Gain kaleko autobus geltokitik 8:00etan irtengo dira (8:05ean Bidebarrieta kaleko 66. zenbakiko geralekutik) eta itzulera 18:00etan egingo da printzipioz.
Ibilbidea 14,1 km-koa izango da, 638 m-ko goraka metatutako desnibelarekin eta 555 m-ko behera metatutako desnibelarekin. Izan ere, 868 metroko altuera du Murumendik.
Irteeran parte hartzeko, Deporreko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta ez-bazkideek 20 euro. Izena emateko, mendia@deporeibar.com helbidera idatzi, klubaren bulegora jo edo 943 20 19 04 telefonora idatzi behar da (martitzen eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etar).
Azken bazkarian izena emateko epea, bestalde, abenduaren 9an amaituko da eta bazkariaren prezioa 30 eurokoa izango da.