Deporreko mendizaleek hilaren 14an egingo dute urteko azken irteera
Ibilbidea Elgoibarren hasi eta, Kalamua, Akondia eta Urko igo ondoren, Eibarren amaituko da
2024/12/05
10:34
eta kitto!
Abenduaren 14an egingo dute Klub Deportiboko Mendi Batzordekoek azken irteera, mendeurrena dela eta denboraldirako prestatutako buzoien multzoen arlokoa. Ibilbidea Elgoibarren hasiko da, Kalamua igotzeko (771 m), ondoren Akondia (649 m) eta, azkenik, Urko (792 m), jarraian Eibarrera iristeko. Mendeurreneko urtearen egutegia ondo amaitzeko, bazkaria egingo dute zabaldu berri den Depor Tabernan. Egun berezi horretan, taberna berrian lehenengo bazkaria egitearekin batera, 2025eko mendi irteeren egutegia jasoko dute.
Beti bezala, irteera horretan parte hartzeko, interesatuek izena eman dezakete martitzen eta eguenetan Deporreko bulegoan, arratsaldeko 19:30etik 20:30etara. Telefonotik ere deitu daiteke ordutegi horretan (943 201904).