Deporreko mendizaleek Iparraldera joko dute zapatu honetan

19 kilometroko ibilbidean Artanolatza eta Okabe izango dituzte zain
Deporreko mendizaleek Iparraldera joko dute zapatu honetan
2024/07/03 16:04
eta kitto!

Bagargietako lepoan hasi eta Iratiko Etxolan (Cize) amaituko den irteera izango da Klub Deportiboko mendi batzordekoek zapatu honetarako prestatu dutena. 19 kilometroko ibilbidean Artanolatza eta Okabe izango dituzte zain; dena dela, ibilbide alternatiboa ere prestatu dute, Okabe igo gabe egitekoa, eta horrek 11,3 kilometro ditu. Goizeko 07:00etan abiatuko dira Ego-Gainetik, bost minutu geroago Urkizutik, eta Zuberoan eta Nafarroa Beherean zehar egingo dute eguna, Okabeko kromletxetarako bidea aurkitu eta Cize Txaletean etapa amaitu baino lehen.