Deporreko xake talde nagusiak mailaz igotzeko fasea jokatuko du
Sailkapenean multzoko buru gelditu da Eibarko taldea
2025/02/28
11:17
eta kitto!
Lehenengo fasea amaitu ondoren, Gipuzkoako taldekako txapelketako 1. Mailako taldeak, sailkapenean multzoko buru geratuta, Maila Gorenera igotzeko fasea jokatuko du.
Asteburu honetan, aratosteak direla-eta, ez da partidarik izango eta hurrengoan hasiko da igoera fasea Deporreko lehen taldearentzat. 3. Mailan jokatzen duten Deporreko beste bi taldeek jardunaldi horretan amaituko dute euren lehen fasea.