Deporreko xake taldeak 1-3 galdu zuen Bergararekin Taldekako Txapelketaren bigarren jardunaldian
2023/01/24
12:38
eta kitto!
Aurreko zapatuan Eibarko Klub Deportiboko lokaletan jokatutako Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren bigarren jardunaldian, etxeko taldeak porrot gogorra jaso zuen Bergararen aurka 1-3 galdu ondoren. Bakarrik Jon Aranak irabazi zuen bere partida, Jose Antonio Garrido, Lander Aja eta Endika García taldekideek galtzen zuten bitartean. Hurrengo zapatuan gure herriko xake taldeak hirugarren jardunaldiko norgehiagoka izango du sailkapenaren lidergoan dagoen Zumaiako KBI taldearen aurka, 16:00etan hasiko diren partidetan.