Deportiboko bi atleta nabarmendu dira euren mailetako Espainiko Txapelketetan

Elene Arrazolak zilarrezko domina eskuratu zuen eta Garoa Magunazelaia 7. postuan sailkatu zen
Deportiboko bi atleta nabarmendu dira euren mailetako Espainiko Txapelketetan
2024/07/16 10:51
eta kitto!

Malagako atletismo pistetan jokatutako 18 urtez azpikoen Espainiako txapelketetan, Elene Arrazolak ondo merezitako zilarrezko domina eskuratu zuen 100 metro lauetako proban. Bigarren postua eman zion markak (11.82 segundo), gainera, Eslovakiako Banská Bystrican jokatuko diren 18 urtez azpiko Europako txapelketarako Espainiako selekzioaren deia jasotzea ekarri dio.

Bestalde, 23 urtez azpikoen mailako Aire Zabaleko Espainiako txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan Burgosen, Purificacion Santamarta atletismo pistetan, eta han Garoa Magunazelaia 7. postuan sailkatu zen xabalina jaurtiketaren diziplinan, 38.17ko markarekin, denboraldiko marka onenentik oso gertu.