Deportiboko xakeko lehen taldeak Astigarragan jokatuko du bihar
Klub Deportiboko 1. Mailako taldea maila Gorenerako igoera postuetan dago
2025/03/21
10:12
eta kitto!
Azken jardunaldian lortutako garaipenari esker, Klub Deportiboko 1. Mailako taldea maila Gorenerako igoera postuetan dago eta 2,5 puntuko abantaila ateratzen dio hirugarren sailkatuari. Azken bi norgehiagokak erabakiorrak izango dira, beraz, Eibar A taldearentzat; euretako lehena biharkoa izango da, Astigarragan jokatu beharrekoa. 3. Mailako B taldeak hirugarren amaitu du eta, horela, lehenengo sei postuetan sailkatzeko norgehiagoka jokatuko du. 3. Maila horretan jokatzen duen C taldeak garaipenarekin amaitu zuen denboraldia, esperientzia ederra izan dena xake eskolako ikasle berrientzat.