"Derechos Humanos de las Humanas" dokumentala emango dute bihar, Andretxean

"Derechos Humanos de las Humanas" dokumentala emango dute bihar, Andretxean
2023/12/11 11:08
eta kitto!
Andretxeak, hilean behin, eta arratsaldez, "Ezagutzak handitzeko saio irekiak" egiten ditu. Oraingoan Entreamigos-Lagun Artean GKE-ak egindako Derechos Humanos de las Humanas dokumentalaren  emanaldia antolatu dute. Saioa bihar izango da, 18:30ean, Andretxeak Isasin dituen lokaletan.

Dokumental honi esker, Guatemalako eta Euskal Herriko emakumeen arteko topaketa bat eman da. Protagonistek lurralde desberdinetako emakumeen batasunaren balioa azpimarratzen dute, patriarkatuaren eta matxismoaren aurkako borroka komunaren balioa. Puntu komun hori aurkitzea, giza eskubideen alde borrokatzeko ahalmena baimentzen du. Guatemalako eta Euskal Herriko kazetaritzari, politikari, arteari eta emakumeen eta erakundeen adostasunari buruzko hausnarketak eta bizipenak biltzen ditu proiektuak. Hizlariak Cristina Chiquín Rodríguez eta Naia Torrealdai Mandaluniz izango dira.