Deseskaladaren 1. fasean hartuko dituen neurriak azaldu ditu Eusko Jaurlaritzak
2020/05/09
15:34
eta kitto!
Nekane Murga Osasun Sailburuak eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko Sailburuak gaur eman dituzte ezagutzera Euskadik astelehenean abiatuko den deseskalatzearen lehen fasean hartuko dituen neurriak. Iñigo Urkullu Lehendakariak atzo Legebiltzarrean iragarri bezala, fase honetara igaro ahal izan da Euskadik bai epidemiologikoki bai osasun arreta-ahalmenari dagokionez, normaltasunera bueltatzeko bidean aurrera egiteko baldintza guztiak betetzen dituelako; beti ere, osasun publikoa bermatuz eta, hortaz, norbanako nahiz taldeko konpromisoari eutsiz.
Bi sailburuek maiatzaren 11tik 24ra bitartean Euskadin pandemiak izango duen bilakaera positiboa mantentzearen zain dauden neurri nagusiak azaldu dituzte. Bestalde, Nekane Murga sailburuak iragarri du, Osasun Sailak eta Osakidetzak hasitako ohiko asistentzia-jardueraren errekuperazio-prozesuaren testuinguruan, astelehenetik aurrera, COVID ez diren eremuetan ospitaleratutako pazienteak pertsona baten bisita jasotzen hasi ahal izango direla. Hala ere, ez da gauza orokorra izango. Bisita jasotzeko aukera banaka baloratuko da.