Diana elkarteko sei ehiztari saikatu ziren bailarako txapelketarako
2023/03/02
12:13
eta kitto!
Aurreko zapatuan, ohikoari jarraituz, Zambranan jokatutako Diana elkartekoen arteko txapelketan sei ehiztarik lortu zuten Deba bailara eskualderako txapelketan parte hartzeko txartela. Seniorretan Iñigo Gisasola nagusitu zen, zortzi eperrekin, bost eper eskuratu zituen Arkaitz Carmonaren aurretik. Hirugarren geratu zen Jon Etxeberriak ere txartela eskuratu zuen Debabarreneko txapelketa eta kanporaketan parte hartzeko. Nagusien mailan ere Gisasolatarra izan zen nagusi, Jose Luisek -hiru eperrekin- aurrea hartu baitzion birekin bere atzetik geratu zen Laskuraini. Juniorretan, azkenik, Julen Silvak lortutako eperrak sailkapena eman zion irailean jokatuko den eskualdekoan parte hartzeko.