Doako bisita gidatuak eskainiko dituzte Armagintza Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko

Doako bisita gidatuak eskainiko dituzte Armagintza Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko
2025/11/03 13:42
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Armagintza Museoak doako bisita gidatuak antolatu ditu bere erakusketa iraunkorra ezagutzeko, azaroaren 19an. Bi saio eskainiko dira: bata 17:00etan (euskaraz) eta bestea 18:30ean (gazteleraz).

Bisita bakoitzak 60 minutuko iraupena, eta 20 laguneko parte-hartzaile kopurua izango du. Plazen onarpena inskripzio-ordenaren arabera egingo da.

Interesdunek ondorengo posta elektronikoz eman beharko dute izena: museoa@eibar.eus