Doako dastaketa egingo da zapatuan Tripontziak ekimenaren barruan

Doako dastaketa egingo da zapatuan Tripontziak ekimenaren barruan
2023/10/30 16:47
eta kitto!
Barixakuan emango zaio hasiera Tripontziak ekimenaren 10. edizioari eta, Debabarreneko hainbat jatetxetan menu bereziak eskaintzeaz gain, bisita gidatuak egingo dituzte eskualdean ditugun altxorrak ezagutzera emateko.

Bisita hauen artean, Azitain Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritzako ikasleen eskutik dastaketa egingo da zapatuan, 12:00etatik 14:00etara, Azitainen bertan.

Debabarreneko sukaldari belaunaldi berriaren sorkuntzak dastatzeko aukera izango da bertan. Izan ere, Aitziber Cortazar Debegesako Turismo saileko arduradunak esan digunez, “eurak dira etorkizuna” eskualdeko gastronomiaren inguruan.

Dastaketa egiteaz gain, zentroa ezagutzeko aukera egongo da eta musika jarriko dute eguerdia girotzeko. 40 lagun ingururentzako tokia egongo da eta izena emateko 943 82 01 10 telefonora deitu edo turismoa@debegesa.eus helbidera idatzi behar da, astelehenetik barixakura, 09:00etatik 15:00etara. Izen ematea doakoa da eta lau izen emate egin daitezke pertsonako.