Doha Benslaiman errugbilariak debuta egin du Marokoko selekzioarekin Afrikako Kopan
‘Division 1’ multzoko Afrikako Kopa jokatu da Tunisian azken astean eta etxeko taldea gailendu da, datorren urtean ‘Performance Division’ delakoan aritzeko txartela lortuz, kontinenteko talderik onenen aurka.
Tunisiak nagusitasun osoa erakutsi du txapelketan zehar. Lehengo neurketan 41-0 gailendu zitzaion Boli Kostari eta bigarrenean 54-0 Marokori.
Marokoko selekzioa izan da bigarrena, Boli Kostaren aurkako partidua 27-5 irabazi zuelako. Bertan, Doha Benslaiman izan da protagonistetako bat, bi partidetan minutuak jokatuta. Lehen partida aulkian hasi zuen, baina bigarren zatian zelairatu zen; eta bigarrenean bai, hamabostekoan hasi zuen neurketa.
Eibar Rugby Taldeko jokalariak, horrela, debuta egin du Marokoko selekzioarekin eta maila goreneko txapelketetan aritzeko prest dagoela erakutsi du.