Doha Shrir Kalamuako judokak brontzezkoa bereganatu zuen Euskadiko txapelketan
Aurreko zapatuan jokatutako kadete mailako Euskadiko txapelketan, Kalamua judo taldeako Doha Shrir finalaurrekoraino iritsi zen, hor shidos-engatik galdu eta azkenean brontzezko dominarekin geratzeko. Gaixotasun bajarekin Gipuzkoako txapelketan ezin izan bazuen ere parte hartu, erraz gainditu zituen lehenengoko bi borrokak dominak jokoan zeuden tarteraino heltzeko.
Egun berean izan ziren jokoan baita Euskadiko Eskolarteko Jokoak, eta hor parte hartu zuten Kalamuako Julen Martinek (60 kilora arteko mailan) eta Aner Gonzalezek (50era artekoetan).
Hurrengo egunean, domekan, alebin mailako Gipuzkoako txapelketako bigarren fasea jokatu zen, bertan Uxue Rodriguez nabarmenduz: Kalamuakoa onena izan zen beste behin eta borrokarik galdu gabe jarraitzen du. Josu Garrok eta Raydel Marquezek ere maila ona eman zuten, hirugarren postuan sailkatuz.