[DOKUMENTALA] "Eibartarrak pandemiaren aurrean" ikusgai
2021/03/11
14:01
eta kitto!
Azken 12 hilabeteetan bizi izandako egoera ikuspuntu ezberdinetatik lantzen du ...eta kitto!-k argitaratu berri duen dokumentalak. Eibarko herritarren hitz eta testigantzak izan dira ikus-entzunezkoaren oinarri eta ardatz: osasun-langileak, nerabeak, Gurutze Gorriko boluntarioak, birusa izan duten gaixoak, antropologoak...
Ekoizpena, ...eta kitto!-ko erredakzioa: Ana Aizpurua, Ekhi Belar, Jose Luis Gorostegi, Silbia Hernandez, Malen Illarramendi eta Janire Rodriguez.
Parte hartzaileak: Oier Araolaza, Aitor Arrieta, Ane Escolar, Naiara Samper eta Anneke Urain.
Eskerrak: ETB-1eko eta EUSKADI IRRATIKO albistegiak eta Berria egunkaria.