Domeka arratsaldean izango da txistulari taldearen Santa Zezilia kontzertua Errebal Plazan
2021/11/19
18:29
eta kitto!
Usartza Txistulari Taldekoek domekan egingo dute Santa Zezilia kontzertua, 19:00etan Errebal Plazan. Txistulariekin batera Musika Eskolako txistu ikasleak, metal boskotea eta perkusioa arituko dira eta Kezkako dantzariek eta Jon Martinez abeslariak ere hartuko dute parte, honako egitarauarekin: “Santa Cecilia”, “Agurra”, “Antzineko Minuetoa”, “Ohorezko kontrapasa”, “Luzaideko dantzak”, “Txalo polka”, “Habanera del Guria”, “El puente sobre el río Kwai”, “Negua joan da ta”, “Arrate” eta “Lizarra”.
![santa-zezilia-txistulari.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/santa-zezilia-txistulari.jpg/@@images/image-0-c322391cfc1a27fb86647307363df53c.jpeg)
![santa-zezilia-txistulari.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/santa-zezilia-txistulari.jpg/@@images/image-0-c322391cfc1a27fb86647307363df53c.jpeg)