Domeka eguerdian familientzat egingo den saioarekin amaituko da Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa Eibarren
Eibarko Klub Deportiboko Urpekaritza Batzordeak Donostiako CIMASUB jaialdiko antolatzaileekin elkarlanean prestatu duen CIMASUB Tour 24/25 programaren baitan, Donostiako jaialdian saritutako laburmetrai-sorta eta dokumental bat emango dituzte gaurko saioan. Eta domekan, berriz, haurrak dituzten familientzat bereziki pentsatutako saio didaktikoa eskainiko dute, hori ere Coliseo antzokian, 12:00etan. Sarrera doan izango da egun bietan. Hauek dira gaurko saioan proiektatuko dituzten lanak:
Red Alert On Corals - Olivier Bourgeois, Emma Josefina Pettersson
Raja Ampat. The last paradise - David Galvañ Fernández
A Truly Plastic Neutral Fishery - Pepe Brix
Magic of the Macroverse - Alfred Schaschl
CIMASUB 2024ren argazkirik onenak
Heart of the Sea - Shireen Rahimi