Domeka eguerdian jokatuko du berriro F Ligako taldeak Ipuruan
F Ligan jokatzen duen SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak, herenegun azken unean Athletic-ekin galdu eta gero, aukera berria izango du zaleen aurrean beste partidu bat irabazteko, oraingo honetan A Coruñako Deportivoren aurka. Gainera, FIFAko lehen geldialdiaren aurreko azken partidua izango da eta onuragarria izango zen Yerai Martinen taldearentzat beste hiru puntu lortzea, sailkapeneko erdialderantz jauzia egiteko.
Ligako zazpigarren jardunaldiko partidu hori eguerdiko 12:00etan hasiko da eta, aurretik, lau lan-saio izango ditu Eibarko taldeak partidua prestatzeko. Atzo entrenatu ondoren, gaur atseden hartuko dute jokalariek eta bihartik aurrerako entrenamenduak (lau lan-saio guztira) honakoak izango dira: bihar, 11:30ean, Anexoan; etzi, 11:45ean, Unben; etzidamu, 11:15ean, Anexoan; eta zapatuan, 11:00etan, Anexoan.