Domeka eguerdian Palestinari elkartasuna adierazteko manifestazioa egingo da
Untzagatik hasiko da 13:00etan
2024/02/23
13:05
eta kitto!
Etzi, otsailak 25, palestinar herriari elkartasuna adierazteko estatu mailako bigarren deialdia egingo da. Lehen deialdian, urtarrilaren 20an, 100 hiri baino gehiago batu ziren eta 500.000 lagun izan ziren mobilizatu zirenak. Eibarren 13:00etan irtengo da manifestazioa Untzaga plazatik eta, dagoeneko, 100 hirik deitu dute eta batzen jarraitzen dute.
Antolatzaileen esanetan, “ez ditugu zibilen sarraskirik onartzen. Palestinarekin elkartasuna nahi dugu adierazi. Ez Palestinan, ez Ukrainan, ezta Kurdistanen ere. Mundu justu eta baketsua izateko eskubidea dugulako”. “Eibar Palestinarekin” eta “Gerrarik ez Eibar” kolektiboek dira deialdia egiten dutenak.